Iker, Gorka eta Mikelek Gipuzkoako Eskolarteko Alebin mailako esku pilota txapelketaren finala jokatu zuten. Nahiz eta azpitxapeldunak geratu, izugarrizko meritua dute alebin mailako lehen urtean txapelketaren finalera iritsi baitira. Arrasatekoen aurka jokatu zuten finala, azken unerarte oso borrokatua izan zelarik partida.
Maiatzaren 22an Berstolaritza Programan parte hartzen duten Eibarko ikastetxeetako haurrek Koliseo-an Bertso Jaialdi bat eskaini zuten. Gure ikastetxetik 4. eta 5. mailako ikasleek parte hartu zuten. Hemen dituzue argazki batzuk:
Eibarko honako eskola hauek: S.Andres ikastetxea, Mogel Iturburu ikastola, Mogel Isasi ikastola, Urkizu ikastetxea, Itzio BHI eta Amaña Herri Ikastetxeak maiatzak 21ean udal pleno bat egin genuen. Bertan eskoletako EA21eko aurtengo proposamenak luzatzeaz gain udal ordezkarien erantzunak jaso genituen. Hemen duzue horren berri.KLIKATU HEMEN